Zezeilaren 13an (martitzena), Aratuste egunean, umeentzako (eta helduentzako)
disko-festa egongo da, koreografia eta "dantza modernoetako" ikasleen dantzaldia. Urte guztietan legez, jaia txokolategaz amaituko da.
Aurten bere,
mozorro lehiaketa egingo da. Bi modalidade egongo direz: banakoa eta taldeak. Lehiaketa 3 urtetik aurrerako umeei zuzenduta dago. Helduek taldeetan, umeekaz batera, aurkeztu ahal izango direz. Sariak bakarrik umeei emongo jakez. Partaideek izena frontoian emon behar dabe 17:00etatik 18:00etara arte. Sariak 19:00etan banatuko direz.
Ekitaldia
udal frontian izango da, 17:00etatik 19:00etara.
¡ETORRI MOZORROTUTA!