Gertakariak

 

 

Aurten bere, Gatikako Udalak umeentzako parkea ipiniko dau herrian Gabonetan, urtarrilaren 1, 2 eta 3an. Puzgarri desbardinak, gargantua, ludoteka, ohe elastikoak, tailerrak eta adin guztietarako beste ekintza batzuk eukiko dauz. Akabuko egunetan (urtarrilak 3), Gauargi taldeagaz erromeria egongo da 19:00etatik Aurrera.

Parkean kiroldegian egongo da 11:00etati 13:30etara eta 16:30etatik 20:00etara. Sarrera debalde da.

Jolasak gainbegiratzeko eta dinamizetako begiraleak egongo direz. Tokian lehenengo sorospenak emoteko laguntza bere egongo da. Kafe, sándwich eta freskagarri zerbitzua bere egongo dira.