Gertakariak

 

 

2018an Gaztetxokoak zerbitzu barriak eskainiko dauz. Tokiaren helburua da denpora librea pasatzeko aukera entretenigarria, osasuntsua eta aberasgarria eskaintzea herriko 8-17 urteko ume eta nerabeei. Baita euskeraren erabilera aisialdian adin horretako gaztetxoen artean sustatzea bere; zerbitzua euskeraz da.

* Tokia dinamizatzaile batek gainbegiratuta dago, eta berak jarduera desbardinak koordinau eta proponiduten dauz: tailerrak, jokoak, lehiaketak edo txapelketak ...

Ibilbide barri honetan, Gaztetxokoa talde bitan bananduta egongo da, eta bakotxan jarduera desbardinak egingo dabez: KIDEGUNE (8-11 urte) eta GAZTEGUNE (12-17 urte). Lehenengo taldean 2007-2010 urteetan jaiotako umeak egongo direz, bestean, ostera, 2001-2006 urteetan jaiotako gaztetxoak .

Ordutegia bardina izango da (barikuak, zapatuak eta domemak, 17:00etatik 20:00etara), baina zapatuetan "Gaztegune" 21:00etara arte egongo da zabalik. 

Hilabete guztietan, behin banan, talde biek jarduera berezia ala urteera egingo dabez. Egitaraua hiruhilero prestauko da.

Hau da urtarrila, zezeila eta martiko egitaraua:

Hilabeteak Kidegune Gaztegune
Urtarrila EKINTZA BEREZIA
- Inauteriatako eskulana: "Lumatxu"
- Eguna: urtarrilak 26-28
IRTEERA
- Zinema
- Eguna: urtarrilak 27
Otsaila IRTEERA
- Zinema
- Eguna: otsailak 24
- Epea: otsailak 16 (6,00€)
EKINTZA BEREZIA
- Graffiti tailerra¸
- Eguna: otsailak 24-25
- Epea: otsailak 16
Martxoa EKINTZA BEREZIA
- Berdintasuna
- Eguna: martxoak 10
EKINTZA BEREZIA: Berdintasuna
Eguna: martxoak 10
+
IRTEERA
- Lasergune¸
- Eguna: martxoak 17
- Epea: martxoak 9 (14,00€)
+
EKINTZA BEREZIA
- Keep Calm
- Eguna: martxoak 18 eta 25
- Epea: martxoak 9


Gainontzeko informazinoa

• Ekintza bereziak kanpotik etorritako profesionalek zuzendutako jarduerak izango dira: tailerrak, hitzaldiak…
• Ekintzak eta urteerak, ahal bestean, Gaztetxokoko ordutegian egingo dira.
• Parte hartzen ez dabenek, ezin izango dira Gaztetxokoara sartu egun horreetan.
• Partze hartzeko Kultur Etxean emon beharko da izena epearen barruan. Epearen data agertzen ez dan kasuan partaidetza askea izango da.
• Ekintza bereziak doan izango dira. Urteeretan, ordea, partaideek sarrera ordainduko dabe Kultur Etxean.
• Gutxieneko partaide kopuruak emon behar dau bai ekintzak bai urteerak egiteko: 7 pertsona ekintzetarako eta 14 urteeretarako. Era berean, lekuak mugatuta egongo dira.