Gertakariak

 
Gaztetxokoak egun osoko urteera antolatu dau Umeen Gabonetako Parkera (UGP) abenduaren 29an (barikua).

Urteera 8-16 urteko ume eta gaztetxoei zuzenduta dago (2001-2009 urteetan jaiotakoak). Txangoaren prezioa 15,00 eurokoa da (garraioa eta sarrerak barne). Joan gura dabenek izena emon eta ordaindu egin behar dabe Gatikako Kultur Etxean abenduaren 22ra arte. Plazak mugatuta dagoz. Era berean, gitxienez 13 lagunek izena emongo ez balebe, ikastaroa bertan behera itxiko geunke.

* Taldeagaz gitxienez monitoreak joango dira.

UGPari buruzko informazinoa: pin.bilbaoexhibitioncentre.com