Gertakariak

 
Gabon honeetarako Gatikako Udalak sukaldaritza tailer bi antolatu dauz jaiei saborea eta kolorea emoteko.

Lehenengoa abenduaren 21ean (eguena) izango da, eta pintxoak egiten ikasiko da gustua edo kolorea erabiliz. Bestea, hurrengo eguenean izango da (abenduak 28), eta Gabonetarako cocktailak egingo dira. Saio biak Urondoko Txokoan egingo dira, 18:00etatik 20:00etara.

Tailerra Arteder etxeko langileek emongo dabe. Edukia euskeraz edo gazteleraz izango da, edo hizkuntza bietan (ikasleek gura daben erara). 

Tailer bakotxaren prezioa 5,00 eurokoa da. Interesauta dagozan pertsonek izena emon eta ordaindu egin behar dabe Kultur Etxean, abenduaren 19ra arte. Plazak mugatuta dagoz. Era berean, gitxienez zazpi lagunek izena emongo ez balebe, ikastaroa bertan behera itxiko geunke.