Gertakariak

 
Urte guztietan egiten dauen moduan, aurten bere, Gatikako Udalak jarduera batzuk antolatu dauz Euskararen Nazioarteko Eguna (abenduak 3) ospatutzeko, eta euskal kultura eta hizkuntza indartzeko.

Abenduaren 3an (domeka), urte guztietan lez, euskal jaia ospatuko da udal frontoian. Goizean umeentzako jarduerak egongo dira: puzgarriak, tailerrak, herri kirolak… Ganera, 12:30etan, Gatikako eskolako umeek bertsolaritza erakustaldia emongo dabe euren irakasleagaz: Etxahun Lekue bertsolaria.

Arratsaldean, 14:30etan, herri-bazkarira egongo da. Cateringa Gastronomía Baskaren pentzura dago (menua azpiko taulan ikusi leiteke). Bazkaria 10,00€ kostetan da helduentzat, eta 5,00€ umeentzat. Izena Kultur Etxean emon behar da epearen barruan (zemendiaren 29ra arte. * Berogailuak egongo direz frontoia berotzeko.


MENUA

* Buzkantza piperragaz
* Marmitako
* Makailoa saltsa berdean
* Profiterolak eta izozkia txokolategaz
* Kafea eta kopa


Bazkalostean, 17:00etan, Nafarroako Kanta Taldeak arratsaldea euskal herri-kantakaz animeuko dau.

Hurrengo egunean, abenduaren 4an (astelehena), udal liburutegiak ipuinkontaketa eta tailerra antolatu dau Sorgina Txirulinagaz. Jarduera 3-8 urteko umentzako da, eta 17:30etan izango da, udal ludotean.

Amaitzeko, abenduaren 14an (eguena), UEMAk eta Gatikako Berbalagunak motibazino tailerra antolatu dabe. Jarduera Gaztetxokoan izango da, 19:00etan.


Jarduera honeek Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak diruz lagundu dauz.