Gertakariak

 
Urte guztietan moduan, Gatikako Kultur Etxeak, herriko Gogoz Euskara Taldea eta Intxurtxu alkarte kulturalekaz, Gabonetako agenda kulturala prestatu dau bai umeentzat bai helduentzako.

Jaiak abenduaren 21ean (eguena) hasiko dira, pintxoak egiten ikasteko tailer bategaz Urondoko Txokoan, 18:00etatik 20:00etara. Interesauta dagozan pertsonek izena Kultur Etxean emon behar dabe, abenduaren 19ra arte.

Abenduaren 22an (barikua), herritarrek The Lord taldeak emongo dauen gospel kontzertua entzuteko aukera eukiko dabe elizan, 19:00etan.

Abenduaren 24an (zapatua), Gogoz Euskara Taldeak Olentzeroren eguna antolatu dau ekintza batzuekaz. Eguerdian, 12:00etatik 14:00etara ume eta gaztetxoentzako tailerrak Gaztetxokoan. Dagoeneko, 18:00etan, Olentzero eta Mari Domingi etorriko direz Gatikako plazara umeen gutunak eta marrazkiak batzeko, eta opariak banatzeko.

Abenduaren 27an (eguaztena), Imanol Ituiño artistaren "Munduari bira (ea) 80 trukotan" umeentzako magia eta umerozko ikuskizuna egongo da udal ludotekan, 18:00etan.

Abenduaren 29an (barikua), Gaztetxokoak egun osoko urteera antolatu dau Umeen Gabonetako Parkera (UGP). Joan gura dabenek izena emon eta ordaindu egin behar dabe Gatikako Kultur Etxean abenduaren 22ra arte.

Urtarrilaren 1, 2 eta 3an, Gabonetako umeentzako parkea egongo da kiroldegian, 11:00etan 13:30etara eta 16:30etatik 20:00etara.  

Amaitzeko, urte guztietan moduan, Erregeen egunaren bezperan, Erregeen Kabalgata ailegauko da. Urtarrilaren 5ean, martitzena, Erregeak, morroiak, artzaiak eta baserritarrak Larrate-azpitik Gatikarantz abiatuko direz (17:00etan). Behin frontoian, 19:00etan, umeen gutunak irakurriko dabez, eta ondoren, goxokiak banatu eta txokolatea egongo da guztientzat. Saioan dantzak eta abestiak bere egongo direz. Erregeen Kabalgata Intxurtxu Dantza Taldeak antolatzen dau.