Gertakariak

 

Zemendiaren 27an (astelehena), ETB Gatikara etorriko da “Herri txiki kantari” grabatzera, Gabon gauean (abenduak 24) telebizinoan emoteko.

ETBk bideoklip bat egin gura dau "Herri txiki, infernu handi" saioan aurten parte hartu daben herriekaz (hain zuzen, Gatika eta Mundakagaz). Horretarako, Huntza taldearen “Aldapan gora” abestia aukeratu dabe, eta Gatikako herritarrak batu gura dabez, abestiaren akabuko leloa batera kantetako.

Beraz, etorri guztiok plazara 16:30etan!


• Abestiaren bideoa: www.youtube.com
• Berbak: www.musixmatch.com