Gertakariak

 
Emakumeenganako Indarkeria Desagertzeko Nazioarteko Eguna dala eta, Gatikako Udalaren Bardintasun Zerbitzuak 11-15 urteko umeak (LHko 5. mailatik DBHko 3. mailara arte) daukiezen familiei zuzendutako sare sozialen arriskuei buruzko mintegia antolatu dau, teknologia barrien (TIC) erabilera segurua, osasungarria eta neurribakoa bultzatzeko xedeagaz.

Mintegia saio bitan egingo da: zemendiaren 24an eta abenduaren 1ean (biak bariku), udaletxeko areto nagusian, 18:00etatik 20:00etara. Lehenengo Saioa (zemendiak 24) teoriko izango da eta bakarrik gurasoentzat, bigarrena (abenduak 1), ordea, praktikoa izango da, familia guztiarentzat.

Jarduera Pantallas Amigas alkarteak emongo dau. Saioak euskeraz edo gazteleraz izango dira, edo hizkuntza bietan (ikasleek gura daben erara). 

Mintegiak debalde dira. Etorri gura daben pertsonek, ordea, izena emon beharko dabe aldez aurretik Kultur Etxean.