Gertakariak

 
Emakumeenganako Indarkeria Desagertzeko Nazioarteko Eguna dala eta, Gatikako Udalaren Bardintasun Zerbitzuak "Volar" filmearen emonaldia antolatu dau: genero indarkeria jasan daben bederatzi andreen testigantzak jasotzen dauzen filmea. Bertha Gaztelumendik zuzenduta. Filmea Emakunde-Emakumearen Euskal Institutuak sustatu dau.
 
Emonaldia zemendiaren 17an (barikua) izango da, Gaztetxokon (18:30etan). Ostean, bertaratutakoek filmearen protagonistekaz berba egiteko aukera eukiko dabe.

Filmearen trailerra: www.youtube.com