Gertakariak

 
Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna (urriaren 15ean) eta Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Eguna (urriaren 19an) datozela eta, Gatikako Bardintasun Zerbitzuak jarduera batzuk antolatu dauz herriko andreek nabarmentzeko. Urriaren 13an (barikua) Emakunderen Autobus Ibiltaria egongo la plazan, 10:30etatik 12:30etara eta 17-00etatik 20:00etara. Egunean zehar, ekintza baztuk egindo dira autoaren: 

• 11:00-12:00: Bulerreko minbiziari buruzko mintegia
• 17:00-18:30: Gazteentzako eskulan tailerra (8-12 urte)
• 18:30-19:30: Umeentzako kontu kontalaria (4-8 urte)

Autobusaren sarrera librea izango da, baina parte hartu gura daben pertsonek izena Kultur Etxean emon beharko dabe epearen barruan: urriaren 6ra arte. 
 
Ganera, egun berean (10:00-13:00), bardintasunerako ludoteka antolatu da 5-12 urteko umeentzat, non andrea eta baserria izango dira ardatz nagusi. Ekimena debalde da, baina izena aldez aurretik emon behar da Kultur Etxea (urriaren 6ra arte). Plazak mugatuta dagoz.