Gertakariak

 

 

Gatikako Udalak, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren finantzaketa laguntzagaz (11.880€), Butroe Ibaiko Ibarreko Paisaia Plana eratzen dabil. 2017ko Ondarearen Europako Jardunaldien gai nagusia paisaia dala eta, programa honen egitarauan Paisaia Planaren inguruko partaidetza tailerra ekitaldia barneratu da.

Jardunaldia urriaren 10ean egingo da Gatikako Gaztetxokoan, hurrengo egitarauagaz:


19.00: Jardunaldiaren aurkezpena

19.15: Ibaien errestaurazinoa. Butroerako erronkak eta aukerak. Joserra Díez, Biologian doktorea. UPV/EHUko Irakaslea eta ikertzailea

20.00: Butroe Ibarreko Paisaiaren Ekintza Planaren helburuak. View arkitektura eta ikerketa, Saioa Larrea & Jon Garay.