Gertakariak

 
UEMAk (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) Salto! Gazte Topaketak ekimena antolatu dau gazteak euskararen inguruan kontzientziatzeko. Topaketa urriaren 20tik 22ra doan asteburuan izango da, Orioko Itxaspe baserrian. Hiru egunetan makina bat ekimen eta ekitalditan hartuko dabe parte lagunartean, begirale eta sukaldariagaz batera.

Ekimena 15 eta 18 urte arteko gazteei zuzenduta dago. Izena emoteko epea urriaren 9ra arte dago zabalik. Lau modutara emon leiteke izena:

• UEMAren webgunean: www.uema.eus
• UEMAren sare sozialetan: @uema_eus
• Telefonoz edo posta elektronikoz: 94 381 6699 / hezkuntza@uema.eus
• Postaz: UEMA · Enparan kalea 1, 2a - 20730 Azpeitia, Gipuzkoa


Informazino guztia: www.uema.eus