Gertakariak

 
Gatikako Udalak eskolara bueltatzeko materialen bilketa solidarioa egingo dau herriko ume guztiek kurtso barriari aurre egin ahal izateko.

Bilketan parte hartu gura dabenek, materiala (kuadernoak, margoak, motxilak...) Kultur Etxera ekarri beharko dabez, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, irailaren 18tik 22ra.

Bestalde, material honen beharrean dagozen herritarrek egin daiela berba Gatikako Udalagaz.