Gertakariak

 
 
Gaztetxokoak egun biko urteera antolatu dau herriko gaztetxoentzat Ziortza-Bolibarrera, garagarrilaren 27 eta 28an (eguena eta bariku). Egonaldian inguruko lekuetatik ibiliko dira abentura jarduerak egiteko (espeleologia, eskalada, rapel...); gaua Ziortza Beitia aterpetxean egingo dabe.

Urteeraren prezioa 70,00 eurokoa da (barruan: gau 1 Ziortza Beitiako aterpetxean janariagaz, 3 abentura ekintza, begirale 2 eta autobusa).

Ekimena 2003-2000 urteetan jaiotako gaztetxoei zuzenduta dago. Joan gura dabenek izena Kultur Etxean emon behar dabe garagarrilaren 21era arte. 20 leku dauz.

* Jarduera euskeraz egingo da.