Gertakariak

 

 

Gatikako Udaleko Bardintasun Zerbitzuak urteera antolatu dau Bakioko Marta Txori Emakumeen Elkartea bisitatzeko. Alkarteak ibilbide luzea dauka Bakioko andreen eskubideen alde, eta euren hasierak eta ekintzak azaltzeko prest dauz kafetxo baten inguruan. Ekimen honen xedea da Gatikako andreen alkartea sortzea.

Urteera maiatzaren 18an (eguena) izango da, 17:30etan.

Interesauta dagozan pertsonek izena Kultur Etxean emon behar dabe, maiatzaren 12ra arte. Ekimena debalde da.