Gertakariak

 
 
Gaztelerazko irakurketa klubaren ostean, Gatikako Udal Liburutegiak euskalduna sortu gura dau. Urtean liburu bi irakurriko dira; bata udabarrian eta bestea udagoienean. Liburuak elektronikoak zein paperezkoak izango dira, bakotxak gura dauen moduan. Liburutegiak batuko dauz liburuak debalde.

Batzarrak martitzenetan izango dira, 19:00etatik 20:00etara, udal liburutegian. Bileretan kideek irakurritako liburuaren ganeko eretxiak emongo dabez moderatzaile baten zuzendaritzagaz.

Interesauta dagozan pertsonek Kultur Etxean emon behar dabe izena, apirilaren 28ra arte (94 615 1250 edo kulturetxea@gatika.eus). Plazak mugatuta dagoz. Era berean, gitxienez zazpi lagunek izena emongo ez balebe, ikastaroa bertan behera itxiko geunke.