Gertakariak

 
 
Gaztetxokoak Lasegunera (Bilbo) urteera egingo dau apirilaren 20an (eguena), arratsaldez.

Lasergune Laser Tagera jolasteko astiune lekua da. Laser Taga kirol-jokua da; taldeek alkarren artean lehiatzen dabe katu eta txalekoekaz. Lasergunek giro futurista islatzen dau: labirinto, musika, kea eta benetako efektu bereziak...Laserguneri buruzko informazino gehiago: www.lasergune.com

Urteera hau 8-16 urteko gaztetxoei zuzenduta dago (2001-2009 urteetan jaiotakoak). Txangoaren prezioa 10,50 eurokoa da (garraioa, partida 2, askaria eta begiralea/k).

Joan gura dabenek Gatikako Kultur Etxean emon behar dabe izena apirilaren 12ra arte. Gitxienez 13 gaztetxok eoan behar dabe izena urteera egiteko.

Informazino gehiago Gaztetxokoko urteeren ganean: www.gatika.net