Gertakariak

 

Urte biro gertatzen dan moduan, aurten bere Gatikak parte hartuko dau 20. KORRIKAn. "Korrika" AEK-k euskeraren alde Euskal Herrian zehar antolatzen dauen lasterketa da. Aurten 20. ekitaldia egingo da "Batzuk" lelopean. Bai herriko kultur alkarteak bai Udalak esku hartuko dabe AEK laguntzeko.

20. KORRIKA Otxandion hasiko da, martiren 30ean, eta, Euskal Herrian zehar 2.500 km inguru egin ondoren, Iruñean amaituko da, apirilaren 9an. Apirilaren 5ean (eguaztena), mungiara ailegauko da 10:00etan edo, eta Gatikarantz jarraituko dau

Lasterketaren ganeko informazino guztia: www.korrika.eus