Gertakariak

 

 

Aurten bere, Gatikako Jai Batzordeak lehiaketa antolatu dau herriko umeek egin daien San Marko jaietako kartela (apirilak 25). Ekimena 2-14 urteko umeei zuzenduta dago. Beharrak udal liburutegian itxi behar dira apirilaren 5era arte (eguaztena). Hurrengo egunean (apirilak 6), kartelak ikusgai egongo dira Gaztetxokoan, herritar guztiek bozkatzeko. Barikuan (apirilak 7) irabazlearen izena ezagutzera emongo da, eta kultura emonaldi batetarako 4 sarreragaz saritua izango da.