Gertakariak

 

 

Martiaren 13an (astelehena) egindako lehenego topaketan abiatuta, formakuntza tailer batzuk egingo dira bai gurasoentzako bai gaztetxoentzako.

Gurasoentzako formakuntza bariku bitan egingo da: martiak 24 eta 31, 18:00etatik 20:00etara Udaletxeko Areto Nagusian. Gaztetxoei zuzendutako saioa, barriz, apirilaren 2an izango da, 10:00etatik 14:00etara Mahasti landetxean (Butroin). Bigarren ekitaldia herriko 11 eta 14 urte bitarteko nerabeei zuzenduta dago (Lehen Hezkuntzako 6. maila eta DBHko 1. eta 2. mailak).

Tailerretan parte hartu gura dabenek Kultur Etxean emon behar dabe izena martiaren 24ra arte. Jarduera debalde da.