Gertakariak

 
 
Aurten, Kirol Medikuntzako Unitate Mugikorra Gatikan egongo da urtarrilaren 26tik zezeilaren 1era, kirol-medikuntza azterketak debalde egiteko.

Ekimen honen helburua da gorputz-ariketaren praktika hobetzea higiene, dietetika eta fisiologia alorrean aholkularitza eskainiz, kirola sarritan egiten daben pertsonei. Lehentasuna udal instalazinoetako erabiltzaileek daukate.

Azterketan lortutako datuekaz txosten mediko personalizaua eta isilpekoa egingo da.

Azterketa bakotxak 45 minutu irauten dau. Honeek direz hartu leitekezen orduak:

• Urtarrilak 26 (eguena): 9:30, 10:15, 11:30, 12:15, 15:00 eta 15:45. 
• Urtarrilak 27 (barikua): 10:15, 11:30 eta 12:15. 
Urtarrilak 30 (astelehena): 9:30, 10:15, 11:30 eta 12:15. 
• Urtarrilak 31 (martitzena): 10:15, 11:30, 12:15, 15:00 eta 15:45. 
• Zezeilak 1 (eguaztena): 9:30, 10:15, 11:30, 12:15, 15:00 eta 15:45. 

Interesauta dagozan pertsonek Kultur Etxean emon behar dabe izena epearen barruan (urtarrilaren 17ra arte). Orduak mugatuta dagoz.

Bizkaiko Foru Aldundiko Kirolen Zuzendaritza Nagusiaren ekimena da hau. Kirol Medikuntzako Unitate Mugikorra informazinoa: www.bizkaia.net