Gertakariak

 
 
Gaztetxokoak urteera antolatu dau La Casilla Pabilioko izotz pistara (Bilbon). Informazino gehiago lekuari buruz: www.bilbaokirolak.com  

Urteera abenduaren 30ean (barikua), eta goizez, izango da. Joan-etorrietarako autobus pribaua alokatuko da.

Txangoaren prezioa 8,00 eurokoa da (zenbatekoaren barruan garraioa, sarrerak eta begiraleak dauz). 

Jarduera hau 8-16 urteko ume eta gaztetxoentzat da (2000-2008 urteetan jaiotakoak). Joan gura dabenek izena emon eta ordaindu egin behar dabe Gatikako Kultur Etxean abenduaren 27ra arte. Gitxienez 13 gaztetxok eman behar dabe izena urteera egiteko.

Gaztetxoko urteren ganeko informazino gehiago: www.gatika.net