Gabon honeetan, gatikarrek
The Upper Room bikotearen
gospel musika emonaldia ikusteko aukera eukiko dabe. Gospel koruetan abesten dan erlijino-musika da; batzuetan, musika tresnak bere erabiltzen direz.
The Upper Room taldea Mikel San José Irazabal (abotsa) eta Iñaki Miguel Camio (piano jolea) donostiarrek osatzen dabe; hamabi urte daroez gospel musika priektu honegaz.
Kantaldia abenduaren 29an (eguena) eta 19:00etan izango da, Gatikako Santa Maria elizan.
Saioa, abenduan eta urtarrilean Euskaditik ibiltzen dan XI Gospel Zikloaren barruan dago. Abestiak batez bere euskeraz direz, baina erderaz eta ingelesez bere badauz.
* Ekitaldia sarrera bakoa da eta debalde.