Gertakariak

 
 
Gatikako Udalak Gabonetarako apainketa naturalak egiten ikasteko tailerra antolatu dau (haziekaz, fruitukaz, abarrekaz, kandelekaz...)

Klasea Ipiñamendiko beharginek emongo dabe, euskeraz edo gazteleraz, edo hizkuntza bietan (ikasleek gura daben erara).

Ekitaldia abenduaren 14an (eguaztena) izango da, 17:00etatik 20:00etara, eskubeharretako udal gelan.

Tailerraren prezioa 5,00 eurokoa da. Interesauta dagozan pertsonek izena emon behar dabe Kultur Etxean, abenduaren 15era arte. Plazak mugatuta dagoz. Era berean, gitxienez zazpi lagunek izena emongo ez balebe, ikastaroa bertan behera itxiko geunke.