Gertakariak

 
 
Urte guztietan egiten dauen moduan, aurten bere, Gatikako Udalak jarduera batzuk antolatu dauz Euskararen Nazioarteko Eguna (abenduak 3) ospatutzeko, eta euskal kultura eta hizkuntza indartzeko.

Abenduaren 1ean (eguaztena), udal liburutegiak "Kontu eta kantu", ipuinak, bertsoak eta kantuak batzen dauzen umeentzako ikuskizuna antolatu dau. Jarduera 4-10 urteko umentzako da, eta 18:00etan izango da, udal ludotean.

Abenduaren 2an (barikua), herritak guztiek euskekaz abestu ahal izango dabe  euskal karaokean. Berbena 18:00etatik 20:00etara izango da, udal frontoian.

Abenduaren 3an (zapatua), urte guztietan lez, euskal jaia ospatuko da. Jaialdia Zuriñe Romeok eta Gorka Duranek emongo daben txalaparta tailerragaz hasiko da. Ekitaldia eliza atzeko plazan izango da, 13:00etatik 14:00etara, eta bai umeek zein helduek parte ahal izango dabe.

Eguerdian, 14:30etan, aldez aurretik herri-bazkarira izena emon daben pertsonek, udal frontoian batuko direz. Cateringa Gastronomía Baskaren pentzura dau (menua azpiko taulan ikusi leiteke). Bazkaria 10,00€ kostetan da helduentzat, eta 5,00€ umeentzat. Joateko Kultur Etxean emon behar da izena zemendiaren 30era arte. * Berogailuak egongo direz frontoia berotzeko.


MENUA

* Mojojoizko arroz krematsua,
* Txahal-biribilkia bere uran barrengorri eta parisina-patatakaz
* Hostorezko etxeko tarta eta izozkiagaz
* Kafea edo infusinoa
* Kopa


Bazkalostean, 16:00etan, Pantzart antzerki taldeak "Amilami" ikuskizuna emongo dau. Beharra euskal mitologian oinarrituta dago; usain-belarrak, sehaska-kantak, aho-korapiloak eta instrumentu desbarkinekaz egindako musikak bere txertatzen direz. Oizko instrumentuak aparte (eskuz soinua, alboka, harmonika, e.a.) Lamine Diawara, Senegaleko musikariak perkusinoa eta kantua egiten dauz.

Eta arratsaldean, 17:00etan, erromeria egongo da Kulukan taldeagaz. 

* Jarduera honeek Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak diruz lagundu dauz.