Gertakariak

 
 
Zemendiaren 25ean, Emakumeenganako Indarkeria Desagertzeko Nazioarteko Eguna ospatzen dala eta, Gatikako Udalaren Bardintasun Zerbitzuak ibilaldia antolatu dau andrearen indarkeriaren kontrako batasuna erakusteko.

Ekimena pasa zan urtean hasi zan Gatikako I. Beldur Barik Martxa izenagaz, eta aurten, bigarren ekitaldia egingo da zemendiaren 20an (domeka). Taldea plaza barrian batuko da 11:00etan, eta zapi moreak guztien artean banatu eta gero, Gorordo auzorantz abiatuko da, Liberotatik jarraituko dau, gero Ugartetik, eta Sertutxa auzora itzuliko da plazan amaitzeko. Ibilbidea 6,6 kilometro eta ordu 1 eta erdi ingurukoa da. Amaitzean parte hartu daben pertsonek kate borobila osatuko dabe zapi moreakaz.

13.00etan, hamaiketakoa egongo da guztiontzat.