Gertakariak

 

 

Mikel Goñi pelotariak esku-pilota hastapen eta teknifikazino ikastaroa antolatu dau uda honetarako.

Klaseak udalerri batzuetan emongo direz udan zehar. Gatikan,ikastaro bi eskaintzen dauz: garagarrilaren 6tik 18ra eta garagarrilaren 19tik abuztuaren 1era; biak ordutegi bardinagaz: 16:00-19:00. Klaseak Artepe udal frontoian emongo direz.

Campusa bai umeentzako (6 urtetik aurrera) bai helduentzako da.

Izena emoteko edo informazinoa eskatzeko 638324459 telefonora deitu behar da bagilaren 22ra arte. Plazak mugatuta dauz.