Gertakariak

 
 
Baietz konpostatu!” goiburuagaz 5. edukiontzia dator Uribe Butroera.

Ohiko lau edukiontziez gain (berdea, urdina, horia eta birziklatzen ez diren zaborrentzako edukiontzia), eskualdeak bostgarren edukiontzia (marroia) eukiko dau, zeinek
landare-jatorria daukien hondakin organikoak bereiztu eta batzeko balio baitau: fruta eta barazkiak, lorezaintza-hordar txikiak, ogia, frutu lehorrak, kafearen hondarra...

Hondakinekaz, parke eta berdeguneetan erabiltzeko, kalidade oneko konposta egingo dabe Bizkaiko konkostaje plantan, Artigasen.

Ganera, lorategia edo baratzea daukien pertsonek autokonpostajerako edukiontzia eskuratu ahal izango dabe eurek konposta egiteko.

Partaidetza borondadezkoa da. Parte hartu gura dabenek izena emon behar dabe eta informazino-tailer batera joan. Etxe bakotxak birziklapenerako kit bat jasoko dau. 

Tailerra bagilaren 1ean (eguaztena) izango da, 18:30etan, eta Gaztetxokoan.

Interesauta dagozan pertsonek informazinorako eskuorrian dagoen kupoia bete behar dabe eta Gatikako udaletxera eroan.