Gertakariak

 

 

Gatikako Udalak, Kontsumobideren bitartez (Kontsumoko Euskal Institutoa), adinduen segurtasunaren ganeko tailer praktikoa antolatu dau, non etxeko istripuak ekiditeko aholkuak emongo direz.

Tailerra Lorena Aparicio (ekonomia hezitzaileak) emongo dau. Edukia euskeraz edo gazteleraz izango da, edo hizkuntza bietan (ikasleek gura daben erara).

Tailerra maiatzaren 19an (eguena) izango da, 18:30etan, eta Gaztetxokoan. Saioa ordu eta erdikoa izango da.

Etortzeko izena Kultur Etxean emon behar da epearen barruan (maiatzaren 17ra arte).

* Jarduera debalde da.