Gertakariak

 

 

Gogoz Euskara Taldeak bertso-poteoa antolatu dau Gatikako San Marko jaietan. Erronda Jone Uria eta Miren Amuriza bertsolariek, eta baita herriko musikariek bere, girotuko dabe.

Gaubela apirilaren 30ean (zapatua) izango da, 20:00etatik aurrera, plazan hasita.

Ekimena Gogoz Euskara Taldeak antolatu dau, Gatikako Udala eta Jai Batzordearen laguntzagaz.