Gertakariak

 
 
Liburuaren Nazioarteko Eguna dala eta, Larrabetzuko Toti Martínez de Lezea idazle ospetsua Gatikako Udal Liburutegira etorriko da bere irakurleekaz batzeko (bai umeak bai helduak). 

Toti Martínez de Lezea Euskal Herriko idazle ezagunetariko bat da. Danatarik idazten dau, baina batez ere eleberri historikoa landuten dau (gehien bat euskaldunen lurretan gertatutako istorioak). Lehenengo eleberria 1998. urtean argitaratu eban  (La calle de la judería), eta ordutik aurrera 20 eleberri baino gehiago isatzi dauz: La abadesa (2002), La comunera (2003), El verdugo de Dios (2004), … 

kontakizun laburrak eta ume eta gaztetentzako literatura bere idazten dau; adibidez, Nur-en bilduma.

18:00etan umeekaz bilduko da: ordu erdi batez, idazlea ezagutzeko aukera eukiko dabe. 19:00etan, orain helduentzat, bere ibilbidea eta liburuak azalduko dauz, eta baita idazteko arrazoiak bere.

Ekimena udal liburutegian izango da apirilaren 26an (martitzena). Topaketa umeekaz euskeraz izango da; helduekaz, ordea, gazteleraz izango da.

Idazlearen ganeko informazino guztia: martinezdelezea.com