Gertakariak

 
 
Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko, Gatikako Udal Liburutegiak jarduera batzuk antolatu dauz.

Apirilaren 21ean (eguena), Inés Bengoa ipuin kontalariak "Ipuinen maleta" saioa emongo dau. Antzezkizunak herriz herri ipuinak biltzen dabilen maleta baten istorioa kontetan dau. Ipuin-kontaketa 18:00etan izango da liburutegian. Jarduera euskeraz izango da. 

Apirilaren 26an (martitzena), Toti Martínez de Lezea idazle famatua Gatikako liburutegira etorriko da bere irakurleekaz batzeko (bai umeak bai helduek). 18:00etan umeekaz bilduko da: ordu erdi batez, idazlea ezagutzeko aukera eukiko dabe eta beragaz berba egiteko bere. 19etan, orain helduentzat, bere ibilbidea eta liburuak azalduko dau, eta baita idazteko arrazoiak bere.

Topaketa udal liburutegian izango da. topaketa umeekaz euskeraz izango da; helduekaz, ordea, gazteleraz izango da.

Idazlearen ganeko informazino guztia: martinezdelezea.com

 

 

Eskuorria (PDF)