Gertakariak

 

 

Gatikako Udalak, Kontsumobideren bitartez (Kontsumoko Euskal Institutoa), Vicrilaren planta ezagutzeko txangoa Leioara antolatu dau.

Vicrila euskal enpresa zaharrenatarikoa da (1890. urtean sortuta). Beirazko propuktuak egiten dauz. Bisitan, enpresaren historia ezagutu ezezik, museoa bisitatuko da eta ekoizpen prozesua ezagutu. Ikustaldia gazteleraz izango da.

Txangoa apirilaren 15ean (barikua), 10:30etatik 13:00etara, izango da. Joan-etorria autobusez egingo da.

Interesauta dagozan pertsonek izena emon behar dabe Kultur Etxean apirilaren 7ra arte. Plazak mugatuta dagoz (30 pertsona gehienez). Era berean, gitxienez 25 lagunek izena emongo ez balebe, urteera bertan behera itxiko geunke. Txangoa debalde da.

 

 

Eskuorria (PDF)