Gertakariak

 
 
Gaztetxokoak udabarriko lehenengo urteera antolatu dau.

Txangoa KNS Indoor Parkera (Basauri) izango da, apirilaren 1ean (barikua). KNS multiabentura jarduerak egiteko zentrua da, non makina bat ariketa barruan egin leitekez: rokodromo, tirolina, jaurtiketa arkuagaz, slackline, balanz bike, giza-futbolina... Parkeari  buruzko informazinoa: www.knsocioyaventura.com

Urteera goizez egingo da. Joan-etorrietarako autobus pribaua alokatuko da.

Txangoaren prezioa 13,00 eurokoa da.

Joan gura dabenek izena emon eta ordaindu behar dabe Gatikako Kultur Etxean martiaren 23ra arte. Lekuak mugatuta dagoz. Era berean, gitxienez 13 lagunek (Gatikan erroldatuta egon behar direz) izena emongo ez balebe, urteera bertan behera itxiko geunke.


Gainontzeko informazinoa

• Taldeekaz gitxienez monitore 1 joango da (10-14 umeko monitore 1).
• Urteera 8-16 urteko gaztetxoei zuzenduta dago (2000-2008 urteetan jaiotakoak).
• Plazak mugatuta dauz.
• Gatikan erroldatutako umeek lehentasuna daukate.
• Kanpokoek %30 gehiago ordaindu behar izango dabe.  

 

 

Eskuorria (PDF)