Zezeilaren 9an (martitzena), Aratuste egunean, umeentzako (eta helduentzako)
festa egongo da, Txiki Disko taldeagaz. Urte guztietan legez, jaia guztiontzako txokolategaz amaituko da.
Festa
udal frontian izango da, 17:00etatik 19:00etara.
Aurten ganera,
mozorro lehiaketa egingo da. Bi modalidade egongo direz: banakoa eta taldeak. Lehiaketa 3 urtetik aurrerako umeei zuzenduta dago. Helduek taldeetan, umeekaz batera, aurkeztu ahal izango direz. Sariak bakarrik umeei emongo jakez. Partaideek izena frontoian emon behar dabe 17:00etatik 18:30etara arte. Sariak 18:45etan banatuko direz.
¡ETORRI MOZORROTUTA!