Gertakariak

 

 

Aurten bere, Erregen bezperan (urtarrilak 5), Errege Magoak Gatikara etorriko direz jaiotza biziduna ikustera.

Harrera 19:00etan izango da, udal-frontoian. Kabalgatan parte hartu gura daben pertsonek, Larrate azpi futbol zelaira joan behar direz, 18:00etan, arabiarrez edo baserritarrez jantzita (12 urtetik beherakoak Mirabillan batuko direz).

Frontoian, umeen gutunak irakurriko dabez, eta ondoren, goxokiak banatu. Zozketa, dantzak eta musika bere egongo direz. Amaituteko, txokolatada guztientzat egongo da Mirabilla tabernan.

Erregeen Kabalgata Intxurtxu Dantza Taldeak antolatzen dau.

 

 

Publizidadea (PDF)