Gertakariak

 

 

Gatikako Udalak umeentzako parkea ipiniko dau herrian Gabon honeetan. Parkeak puzgarri desbardinak, ludoteka eta mahai-jokoentzako tokia (ping-pong, xakea...) eukiko dauz. Lekua girotzeko musika egongo da, eta txu-txu trena herritik ibiliko da.

Jolasak gainbegiratzeko eta dinamizetako begiraleak egongo direz. Tokian lehenengo sorospenak emoteko laguntza bere egongo da.

Sarrera debalde da.

Parkea udal frontoian kokatuta egongo da, eta egun eta ordu honeetan zabalik egongo da: urtarrilaren 1, 2 eta 3an, 11:00etan 13:30etara eta 16:30etatik 20:00etara.

 

 

Eskuorria (PDF)