Gertakariak

 
 
Urte guztietan moduan, Gatikako Kultur Etxeak, herriko alkarte kulturalekaz (Gogoz Euskara Taldea eta Intxurtxu), Gabonetako umeentzako agenda kulturala prestatu dau.

Abenduaren 24an, zapatua, Gogoz Euskara Taldeak Olentzeroren eguna antolatu dau ekintza batzuekaz. Hasteko, 17:00etan, Baleukoren "Olentzero" filmea emongo da udal ludotekan. Dagoeneko, 19:00etan, Olentzero eta Mari Domingi etorriko direz Gatikako plazara umeen gutunak eta marrazkiak batzeko, eta opariak banatzeko. Ganera, puzgarriak egongo direz egun guztian.

Abenduaren 27an, martitzena, Rosa María Martínez artistak "Nahia eta Neo: ezuzteka bisita" ikuskizuna emongo dau. Umeek txotxongiloak, antzezpena eta makina bat trikimailu ikusteko aukera eukiko dabe. Ekitaldia 18:00etan izango da udal ludotekan.

Urtarrilaren 4an, eguaztena, Apikako antzezleek "Ipuinak dantzan" musika ikuskizuna emongo dabe. Ekitaldia 18:00etan izango da udal ludotekan.

Amaitzeko, urte guztietan moduan, Erregeen egunaren bezperan, Erregeen Kabalgata ailegauko da. Urtarrilaren 5ean, martitzena, Erregeak, morroiak, artzaiak eta baserritarrak Larrate-azpitik Gatikarantz abiatuko direz (17:00etan). Behin frontoian, 19:00etan, umeen gutunak irakurriko dabez, eta ondoren, goxokiak banatu eta txokolatea egongo da guztientzat. Saioan dantzak eta abestiak bere egongo direz. Erregeen Kabalgata Intxurtxu Dantza Taldeak antolatzen dau.