Gertakariak

 

 

Urte guztietan moduan, Gatikako Kultur Etxeak, herriko alkarte kulturalekaz (Gogoz Euskara Taldea eta Intxurtxu), Gabonetako umeentzako agenda kulturala prestatu dau.

Abenduaren 23an, eguaztena, Antzezkizuna Ginol Taldeko Toni La Sal antzezleak "Ongi etorri, Olentzero!" txotxongiloen antzezlana emongo dau. Txotxongiloek Olentzerori ongietorria emongo deutse... Edo Errege Magoak izango oi direz? Papa Noel? Santa Klaus? Ekitaldia 18:00etan izango da Udal ludotekan.

Abenduaren 24an, eguena, Olentzero eta Mari Domingi etorriko direz Gatikara umeen gutunak eta marrazkiak batzeko, eta opariak banatzeko. Topaketa plaza barrian izango da 18:00etan, eta giro jai polita egongo da. Egun hau Gogoz Euskara Taldeak antolatu dau.

Abenduaren 30ean, eguaztena, Asier Kidam magoak "Jostailu magikoak" magia ikuskizun bitxia emongo dau. Ekitaldia 18:00etan izango da Udal ludotekan.

Amaitzeko, urte guztietan moduan, Erregeen egunaren bezperan, Erregeen Kabalgata ailegauko da. Urtarrilaren 5ean, martitzena, Erregeak, morroiak, artzaiak eta baserritarrak Larrate-azpitik Gatikarantz abiatuko dira (17:00 h). Behin frontoian (19:00 h), umeen gutunak irakurriko dabez, eta ondoren, goxokiak banatu eta txokolatea egongo da guztientzat. Saioan dantzak eta abestiak be egongo dira. Erregeen Kabalgata Intxurtxu Dantza Taldeak antolatzen dau.

 

 

Eskuorria (PDF)