Gaztetxokoak irteera 2 antolatu dauz 2015eko abenduan egiteko.

Lehenengo urteera
Max Bowling bolerara izango da,
abenduaren 7an (astelehena). Parkeari buruzko informazinoa:
boleramaxbowling.com
Urteera
arratsaldez egingo da. Joan-etorrietarako autobus pribaua alokatuko da.
Txangoaren prezioa
10,00 eurokoa da. Zenbatekoaren barruan garraioa, sarrera eta askaria dago.
Joan gura dabenek izena emon eta ordaindu egin behar dabe Gatikako Kultur Etxean
zemendiaren 27ra arte. Gitxienez 13 gaztetxok eman behar dabe izena urteera egiteko.

Bigarren urteera,
Umeen Gabonetako Parkera (UGP) izango da, abenduaren 28an (astelehena). UGPari buruzko informazinoa:
pin.bilbaoexhibitioncentre.com
Txangoa
egun osokoa izango da. Gatikatik BECera (Barakaldo) joateko autobus pribaua alokatuko da.
Txangoaren prezioa
15,00 eurokoa da.
Joan gura dabenek izena emon eta ordaindu egin behar dabe Gatikako Kultur Etxean
zemendiaren 27ra arte. Gitxienez 13 gaztetxok eman behar dabe izena urteera egiteko.
Gainontzeko informazinoa
• Taldeagaz gitxienez monitore 2 joango direz.
• IUrteera honeek 8-16 urteko ume eta gaztetxoei zuzenduta dauz (1999-2007 urteetan jaiotakoak).
• Plazak mugatuta dauz.
• Zenbatekoaren barruan garraioa eta sarrerak dauz.
*
Gatikan erroldatuta ez dagozen gaztetxoek %30 gehiago ordainduko dabe.