Gertakariak

 

 


Gatikak Euskararen Nazioarteko Eguna (abenduak 3) ospatuko dau, euskal kultura eta hizkuntza sustatzeko.

Abenduaren 1ean, martitzena, UEMAk berbaldia emongo dau hizkuntzen arnasguneen eta beraien garrantzien ganean. Ekitaldia 19:00etan izango da, Gaztetxokoan.

Abenduaren 3an, eguena, Gatikako Kultur Etxeak Txatxilipurdi Elkartearen "Jolastegia" umeentzako jarduera antolatu dau, non umeek atara barri diren euskarazko jostailuekaz holgetako aukera eukiko baitabe. Jarduera 3-8 urteko umentzako da. Saioa 17:00etatik 19:00etara, udal ludotekan.

Abenduaren 6an, domeka, bertso-bazkaria egingo da udal frontoian, 14:30etan (menua azpiko taulan ikusi leiteke). Cateringa Gastronomía Baskaren pentzura dau.

Bazkaria 10,00€ kostetan da helduentzat, eta 5,00€ umeentzat. Joateko Kultur Etxean emon behar da izena abenduaren 1era arte.


MENUA

* Indaba gorriak azak, txorizo, saihetsa, urdei eta buzkentzagaz
* Solomoa piper gorrikaz 
* Hostorezko etxeko tarta eta izozkiagaz
* Kafea edo infusinoa
* Kopa


Bazkalostean, 16:00etan, Oihana Bartra eta Eneko Abasolo bertsolariek bertso-saioa emongo dabe.

Eta arratsaldean, 17:00etan, erromeria egongo da Garilak 26 taldeagaz.
.

 

 

Izen-emotea


Gatikako Kultur Etxea
Sertutxa auzoa 2
48110 Gatika (Bizkaia)
Tel.: 946151250
E-posta: kulturetxea@gatika.net

• Izen-emotea: Kultur Etxea 
   abenduaren 1era arte
.
• Prezioa
10,00€ (heduak) eta
   5,00€ (umeak)

 

Eskuorria (PDF)