Gertakariak

 
 
Zemendiaren 25ean, Emakumeenganako Indarkeria Desagertzeko Nazioarteko Eguna ospatzen dala eta, Gatikako Udalak jarduera batzuk antolatu dauz.


Zemendiaren 22an (domeka), Gatikako I Beldur Barik Martxa egingo da herriko erdialdetik, andrearen indarkeriaren kontrako batasuna erakusteko (* Ikusi ibilbidea). Ibilaldia plazatik urtengo da 10:30ean. Arruta egin eta gero, globo moreak askatuko direz eta hamaiketakoa egongo da plazan. Etorri morez jantzita!


Zemendiaren 25ean bertan (eguaztena), Gernikako Ertzaintzak berbaldia emongo dau genero indarkeriaren ganean: “Genero indarkeria / Violencia de género”, non kontzeptua definiduko da, eta motak, arrazoiak eta sorburuak azaldu. Indarkeria ezagutzeko jarraibideak bere emongo direz, eta esan egingo da zelan jokatu eta laguntza eskatu.


Berbaldia 18:30etan, eta Gaztetxokoan izango da. Edukia euskeraz edo gazteleraz izango da, edo hizkuntza bietan (datozenek gura daben erara).


Amaitzeko, zemendiaren 26an (eguena), Amanek “Andrearen jabekuntza” tailerra emongo dau, non andreen jabekuntzaren oinarrietaz, arlo guztietan, mintzatuko da.


Tailerra 18:00etatik 20:00etara, eta Gaztetxokoan izango da. Edukia euskeraz edo gazteleraz izango da, edo hizkuntza bietan (ikasleek gura daben erara). Tailerrra adin guztietako andrei zuzenduta dago. * Joateko izena Kultur Etxean emon behar da zemendiaren 20ra arte