Gertakariak

 
 
Baratzea alkarteak Gatikako III. Azoka Ekologikoa antolatu dau, non barazkiak, esnekiak, artisautza, ogia, loreak... salgai ipiniko baitirez. Beste elikagai ekologiko batzuk bere egongo direz: adobezko labean egindako pizza ekologikoak, barazki-burruntziak, arroz-esnea... 

Azoka irailaren 19an (zapatua), 7:00etatik aurrera, plazan, izango da. * Eguraldiak laguntzen ez badau, azoka frontoian egingo da.

Arratsaldean zehar, umeentzako tailerrak, Trotamundos alkartearen "Historias de un baúl" zirku-ekitaldia (18:30), eta Charles Cooper Chop taldearen "Sax soliloquies" kontzertua egongo direz.