Gertakariak

 

 

Gatikako Udalak, Ertzaintzaren laguntzagaz, etxebizitzetan lapurretak prebeniduteko berbaldia antolatu dau..

Berbaldian etxebizitzetan lapurretak saihesteko aholkuak eta jokabideak emongo direz. Adibidez: ezezagunakaz ez fietea, etxeko ateak eta leihoak ondo zarratzea, sarrerako atea beti giltzaz itxita eukitea, larrialdietarako telefonoa (112) eskura eukitea eta erabiltea...

Ekitaldia garagarrilaren 1ean (eguaztena) izango da, 19:00etanGaztetxokoan

Berbaldia Gernikako Ertzaintzaren Komisariako beharginek emongo dabe. Edukiak euskeraz edo gazteleraz emongo direz, edo hizkuntza bietan (ikasleek gura daben erara).

 

 

Eskuorria (PDF)