Gertakariak

 
 
Gatikako Udal Liburutegiak irakurketa kluba martxan ipiniko dau. Honeek izango direz klubaren ezaugarriak:


Hizkuntza

Talde bi proponiduten direz:

1) Literatura GASTELERAZ 
2) Literatura EUSKERAZ 

Talde biak hilabetero aldizka bilduko direz. Beraz, talde bietan partu hartu daiteke.


Bilerak

Talde bakotxa aldizka batzartuko da, irakurketaren jarraipena egiteko. Bilerak hilabete bakotxeko akabuko astelehenean, 19:00etatik 20:00etara, eta liburutegian bertan egingo direz.

Gainera, batzarrei bizia emoteko, beste ekimen batzuk bere antolatuko direz: topaldiak idazleekaz, literatura tailerrak, mintzaldiak irakurritako liburuen ganean, liburu elektronikoak, eta beste jarduera batzuk.


Euskarria

* Liburuak bai paperean bai formatu elektronikoan irakurriko direz.


Liburu-multzoak

Liburutegiak batuko dauz dohainik liburu guztiak, bai paperean bai euskarri elektronikoan.

* Liburuak guztien artean erabagiko direz.

Arduradunak izenburu zerrenda batzuk ekarriko dauz guztien artean aukeratzeko. Proponidutako liburuak argitaratu barriak izango direz. 


Interesauta dagozan pertsonek Gatikako Udal Liburutegian emon behar dabe izena, apirilaren 23ra arte. Gitxienez, Gatikan erroldatutako 7 pertsonek emon behar dabe izena kluba egiteko.

 

 

Izen-emotea


Gatikako Udal Liburutegia
Sertutxa auzoa 2
48110 Gatika (Bizkaia)
Tel.: 946151250
E-posta: kulturetxea@gatika.net

• Izen-emotea: Gatika Udal
   Liburutegian apirilaren 
   23ra arte
.
• Prezioa
: debalde.

 

Eskuorria (PDF)