Gertakariak

 
 
Apirilaren 20tik 24ra Kirol Medikuntzako Unitate Mugikorra egongo da Gatikan, kirolerako doako medikuntza-azterketak egiteko.

Zerbitzu hau bakarrik kirola sarritan egiten daben pertsonei zuzenduta dago. Bizkaiko Foru Aldundiko Kirolen Zuzendaritza Nagusiaren ekimen honen helburua da gorputz-ariketaren praktika hobetzea higiene, dietetika eta fisiologia alorrean aholkularitza eskainiz. 

Azterketan lortutako datuekaz txosten mediko personalizaua eta isilpekoa egingo da.

Azterketa bakotxak 45 minutu irauten dau. Honeek direz hartu leitekezen orduak:

- Astelehena 20: 9:30, 10:15, 11:30, 12:15, 15:00 eta 15:45.
- Martitzena 21: 9:30, 10:15, 11:30 eta 12:15.
- Eguaztena 22: 9:30, 10:15, 11:30, 12:15, 15:00 eta 15:45.
- Eguena 23: 9:30, 10:15, 11:30, 12:15, 15:00 eta 15:45.
- Barikua 24: 9:30, 10:15, 11:30 eta 12:15. 

Joan gura dabenek izena emon eta ordaindu behar dabe Gatikako Kultur Etxean apirilaren 9ra arte. Lekuak mugatuta dagoz.

Kirol Medikuntzako Unitate Mugikorra informazinoa: www.bizkaia.net


 Adostasun inprimakia

 

 

Eskuorria (PDF)