Gertakariak

 
 
Gatikako Udalak bi orduko tailerra antolatu dau kokedamak egiten ikasteko. Kokedama da landareak goroldio-boletan haztea lortzen dauen japoniar lorazaintza teknika. Partaideek kokedama bat egingo dabe, eta etxera eroan.

Tailerra Nekane López eta Félix Ortiz de Zaratek emongo dabe; biok behar egiten dabe Gatikako "Flores de Colores" etxean. Klaseak euskeraz edo gazteleraz izango direz, edo hizkuntza bietan (ikasleek gura baden erara). 

Tailerra apirilaren 11an, zapatua, izango da, 11:30etatik 13:00etara, Urondoko Txokoan.

Tailerraren prezioa 9,00 eurokoa da. Interesauta dagozanek izena emon eta ordaindu egin behar dabe Kultur Etxean, martxoaren 31ra arte. Plazak mugatuta dagoz. Era berean, gitxienez zazpi lagunek izena emongo ez balebe, ikastaroa bertan behera itxiko geunke.
 

Eskuorria (PDF)