Gertakariak

 
 
G@ztetxokoako urteera 2 antolatu dauz 2015eko udaberrian egiteko.

Lehenego urteera Sopuerta Abenturara izango da, apirilaren 9an (eguena). Sopuerta Abentura zuhaitzetan erronka edo joku desbardinak egiteko abentura-parkea da; beste jarduera batzuk bere egin leitekez: arku-tiroa, jumping, tirolina... 
Parkeari  buruzko informazinoa: www.sopuerta-abentura.com

Urteera arratsaldez egingo da. Joan-etorrietarako autobus pribaua alokatuko da.

Txangoaren prezioa 13,00 eurokoa da.

Joan gura dabenek izena emon eta ordaindu behar dabe Gatikako Kultur Etxean martxoaren 31ra arte. Lekuak mugatuta dagoz. Era berean, gitxienez 13 lagunek (Gatikan erroldatuta egon behar direz) izena emongo ez balebe, urteera bertan behera itxiko geunke.



Bigarren urteera Donostiako Planetariumera izango da, maiatzaren 2an (larunbata). Planetarium Eureka Zientzia Museoaren (Donostia) barruan dago. Planetariuma astronomia-gunea da; Eguzki Sistemako objektuen posizio eta tamaina errealak bistaratzeko sistema bat du. Eureka! Zientzia Museoari  buruzko informazinoa: www.eurekamuseoa.es

Txangoa egun osokoa izango da. Joan-etorrietarako autobus pribatua alokatuko da.

Txangoaren prezioa 8,00 eurokoa da.

Joan gura dabenek izena emon eta ordaindu behar dabe Gatikako Kultur Etxean apirilaren 24ra arte. Lekuak mugatuta dagoz. Era berean, gitxienez 15 lagunek (Gatikan erroldatuta egon behar direz) izena emongo ez balebe, urteera bertan behera itxiko geunke.


Gainontzeko informazinoa

• Taldeekaz gitxienez monitore 2 joango direz.
• Urteera hau 8-16 urteko gaztetxoei zuzenduta dago (1999-2007 urteetan jaiotakoak).
• Plazak mugatuta dauz.
• Gatikan erroldatutako umeek lehentasuna daukate.
• Kanpokoek %30 gehiago ordaindu behar izango dabe.