Gertakariak

 

 

Martiaren 8an, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzen dala eta, Gatikako Udalak sabeleko gimnasia hipopresiboa egiteko ikastaroa antolatu dau.

Soinketa hipopresiboa sabel inguruko eta zoru pelbikoko giharrak indartzen dauzen ariketak direz. Gimnasia hipopresiboa ona da garnu-igesarako, barruko organuek ez daitezen jausi, herniak prebenituteko, sabela sendotzeko, umea euki eta gerorako, gorputzaren posizinoa hobatzeko.

Klaseek Amane zentruko profesionalek emongo dabez, eta teoriaz eta praktikaz osatuta egongo direz. Edukia euskeraz edo gazteleraz izango da, edo hizkuntza bietan (ikasleek gura daben erara). 

Ikastaroak 5 ordu dauzka, eta egun honeetan emongo direz: martiaren 17, 24 eta 31an, eta apirilaren 14 eta 21ean. Klaseak kiroldegian izango direz, 17:00etatik 18:00etara.

Ikastaroaren prezioa 15,00 eurokoa da. Interesauta dagozan pertsonek izena emon eta ordaindu egin behar dabe Kultur Etxean, martiaren 10era arte. Plazak mugatuta dagoz. Era berean, gitxienez zazpi lagunek izena emongo ez balebe, ikastaroa bertan behera itxiko geunke.
 

Izen-emotea


Gatikako Kultur Etxea
Sertutxa auzoa 2
48110 Gatika (Bizkaia)
Tel.: 946151250
E-posta: kulturetxea@gatika.net

• Izen-emotea: Kultur Etxean 
   martiaren 10era arte
.
• Prezioa
: 15,00€.